ATE HOTZA

2006an, artean sortu berriak ziren sare sozialak, eta bide tradizionaletik egiten zen bezeroen kaptazioa.

PREMIAZKOA zen bezeroak sortzea,

hutsetik hasiak ginen, eta bai, «ate hotza» baliatzen genuen. Hainbat bezero topatu genituen, eta, haietako batzuekin, denboran iraun duen konfiantza-harreman sortu genuen.

Orain, hamaikatxo argitalpen iristen zaizkit marketin- eta salmenta-teknika digital berriei buruz.

Gehienek lotura emozionala bilatzen dute bezeroekin, eta erostea da azken ondorio logikoa.

Ederki. Baina, argitalpen horietako askotan, uko egiten zaio antzinakotasun kutsua duen orori. Atentzioa ematen dit inbasibotzat eta gustu txarrekotzat hartzen direla ikusteak, eta inork ez gogoeta egitea agian batzuek gaizki erabiliko zituztela.

Inbound marketing, marketin emozionala… Teknika modernoak eta zoragarriak. Eta erabili beharrekoak.

Baina ez dut ulertzen beste aukera batzuk zokoratzeko eta gutxiesteko premia hori; zaharkituak izanagatik ere erabilgarriak baitira, baldin badakizu noiz erabili, eta, batez ere, behar besteko errespetuz baliatuz gero.

Garai batean, bezeroa lortu eta ondoren leialdu egiten zenuen; orain, lehendabizi hunkitu egiten duzu, eta gero erosi egiten dizute.

  • Zer iruditzen?
  • Baztertu egin behar da zaharkituta dagoela dirudien marketin- eta salmenta-teknika oro?
  • Posible ote mix bat egitea?

Por: Sergio Huerta