2006TIK GURE BEZEROENTZAT «SORTZEN»

Marketin sortzailea, arina eta freskoa

 

 

Bizkortasuna

Oso eskatua. Sektorean defizita hauteman dugu. Vektorren ezaugarri nagusia da.

Sormena

Bizkortasunak ez du ezertarako balio, sormen handiarekin batera ez badoa, bezeroari behar duena eskaintzeko.

Freskotasuna

Bere zentzu zabalenean. Freskotasuna agentzia-bezero harremanean, freskotasuna diseinuetan, freskotasuna garatu beharreko zenbait ekintzatan, laburbilduz, freskotasuna alde guztietatik amaierako kontsumitzailearengana heltzeko eta zerbait «berria», «freskoa» hauteman dezan.

ESPERIENTZIA KIDEAK

Jose Bernaola eta Sergio Huerta buru dira

Jose Bernaola Doistua

Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua
Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) eta MBA Deustuko Unibertsitatean (ESTE)

Kontaktu-kirol zalea, gerriko beltza eta Jiu-jitsu irakaslea bere denbora librean. Kirola beti egon da presente bere bizitzan, eta hori izan da modurik onena ikasteko iraunkortasunarekin, sakrifizioarekin eta jarrerarekin lortzen direla helburuak. Nothing is impossible berarentzat, lur orotan moldatzen baita. Familia ugariko gizona, bere planik onena da liburu on batez, akzio pelikula batez gozatzea eta kirola eta aisialdiko ekintzetan aritzea bere seme-alabekin, emaztearekin eta txakurrarekin, bere txakurra gabe ez bailitzateke Jose izango.

Sergio Huerta Alfaro

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua
Deustuko Unibertsitatean (ESTE)

Kirol zalea ere, saskibaloi jokalaria ikaslea zenean, oraindik kirola egiten jarraitzen du «bere buruarekin ondo izateko». Txikitatik adimen ameslaria izan du, denboraz ikasi zuen energia hori nola bideratu, eta deskubritu zuen helburu zehatzak «amestea edo irudikatzea» modurik onena dela horiek lortzeko, lan egitea baino ez dagoela horiek eskuratzeko. Familia-gizona ere, mundutik bidaiatzea, menditik txangoak egitea, hondartza (itsasoa hobeto esanda, harea gutxi zapaltzen baitu), mota guztietako sail onak ikustea, eta bere alabekin eta emaztearekin batera horretaz gozatzea du gustuko.

Kide fundatzaileen aurreko esperientzia «mahaiaren beste aldean», urteak baitaramatzate marketin-sailetan lan egiten, behetik hasi eta kontsumo handiko marketin-enpresen zuzendaritzetara heldu dira. Funtsezkoa da hori guretzat, enpresa baten marketineko zokoen eta beharren barne-ezagutza eskaintzen baitigu eta, nola ez, marketin estrategikorako jakintza handiaz hornitzen gaitu.

Talentua eta jarrera dituzten profesionalen taldea


Talentua eta jarrera. Jarrera eta talentua. Gure lanari eusten dioten bi premisak dira. Beti doaz batera, baina lan batzuetan talentua, sormena, originaltasuna izango dira nagusi: sormenezko spot batean, irudi-katalogo batean, packaging apurtzailean. Eta beste kasu batzuetan jarrera gailenduko da, dena perfektua ateratzeko nahia: ekitaldi batean, showroom batean, sustapen ekintza batean. Talentu eta jarrera premisak betetzeko arlo bakoitzean adituak diren profesionalez hornitu behar izan dugu. Denboraren poderioz, baldintza horiek betetzen dituen lantaldea osatu dugu:

4.0 MARKETIN DIGITALEKO ADITUAK

Gizartea aldatzen ari da, eta marketina ere beharrizan berrietara egokitzen da. Marka humanizatuak. Balio sozialak dituzten enpresak, mundu hobea lortzeko. Bezeroaren beharrizan emozionalak balioesten dira… Hori guztia, onlineko eta offlineko munduak batzen dituen estrategia global baten bidez

Adituak diseinuan, sormenean, argazkilaritzan

Gure diseinatzaileak ilustratzaileak ere badira. Hau da, artistak dira. Euren eskuekin sortzen hasi ziren, txikitatik marraztuz eskolan, jolastokian, etxean, beti euren koaderno eta arkatzak erabiliz euren artea azaleratzeko.

Adituak ikus-entzunezkoetan

Spotak, bideo bizidunak, korporazio-bideoak sortzeko, betiere ikuspuntu sortzailetik eta kalitate estetikoarekin. Zinemako eta telebistako ekoizpenean eta zuzendaritzan esperientzia duten profesionalak eta adimen zabaleko gidoilari handiak, joera eta espresio modu berriak igartzeko.

Adituak Trade Marketinean eta Ekitaldietan

Saltokian komunikatzea artea da berez. Kontsumitzailearen arreta segundo batzuetan erakarri behar da. Saltokiak bere arauak ditu, eta ezagutu behar dira sustapen arrakastatsua sortzeko. Ekitaldi bakoitza desberdina da, sormen kontuak behin eginda, antolakuntza da funtsezkoena, dena primeran ateratzea.

ADITUAK MARKETIN DIGITALEAN: WEB, SARE SOZIAL, MARKETIN INBOUND

Beharrezkoak dira mota guztietako webak sortzeko (oinarrizkoak, e-commerce…), SFMC tresna motak kudeatzeko (bezeroen datu-baseak, bere tratamendua eta posta elektronikoaren bidezko korrespondentzia), Google posizionamendua hobetzeko, Sare Sozialen kudeaketa eta Marketing Inbound estrategiak B2B eta B2C.

Hizkuntza-adituak

Hizkuntza-adituek gure talde guztiei laguntzen diete. Ideia bera zenbait hizkuntzatan komunikatzea artea da berez, baita ideia horrek hizkuntza bakoitzean identitate eta arima propioak izatea ere.

LAN EGITEKO MODUA

Malguak gara bezeroaren ingurunera eta ezaugarrietara moldatzeko. Aldi berean, zurrunak gara lan bakoitzari aurre egiteari, merezi duen seriotasunari, zorroztasunari eta diziplinari dagokienean. Baina gure sormena gogoberotasunean oinarritzen dugu. Proiektu bakoitza sentitu, bizi, ukitu, gurea egin behar dugu, ondoren eraisteko, birsortzeko, berriz suntsitzeko, bide berriak bilatzeko, sortzeko…

Bezero bakoitza mundu bat da, unibertso bat, eta guk, agentzia gisa, bezero bakoitzak barreiatzen duen energia xurgatu behar dugu haiek hobeto ulertzeko, egoera aztertzeko eta, behin bezeroa ezagututa, behar duena sortu ahal izateko.

Marketinak bi ildo nagusi ditu…

…Marketin estrategikoan

Honela lantzen dugu marketin estrategikoa

Enpresa askok barne-marketineko plana egiten dute. Agentziak ez du parte hartzen garapen horretan, eta marketin operatiboan baino ez da sartzen. Baina beste askok agentziak parte hartzea nahi dute. Arlo horretan esperientzia handia dugu, bai aurreko esperientziagatik, bai ditugun bezeroengatik.

…Marketin operatiboa

Honela lantzen dugu marketin operatiboa

bezeroaren ezaugarrietara moldatzen gara. Aurretik plan estrategikoa garatu bada, estrategia horri jarraitzen diogu, eta ezarritako epeak eta erritmoak betetzen ditugu. Ostera, proiektuen arabera lan egiten bada, bezeroaren ezaugarrien barne-analisi azkarra egiten dugu, zerbitzurik onena eskaini eta eskatutako lana neurrian gaindika bete ahal izateko.

KONTAKTUA

Deitu 943 21 57 57

Portuetxe 45 A, 1º Bulegoa 5 20018 Donostia-San Sebastián

Bidali mezu elektroniko bat  jbernaola@vektor.es shuerta@vektor.es

*Derrigorrezko datuak