OIARTZUN KARABANAK MITIKOA

Gogoratzen naiz txikitan nola autoan sartu eta joaten ginen Oiartzun Karabanak bisitatzera. Nahitaez zapaldu beharreko tokia zen, bizikleta aldatu nahi izatekotan; bai nire kasuan, behintzat.

 

Denetarik zeukaten kirolarekin, mendizaletasunarekin, karabanekin eta abarrekin loturik.

 

Bitxia da, denda horretakoak baitira kirol-materialarekin loturiko nire lehen bilaketen oroitzapenak. Sentsazioak geratzen dira buruan grabaturik: dendara joateak sorrarazten zizkidan sentimenduak, eta lokal hartako metro bakoitzean maiseatzen eta ibiltzen aritzeak eragindakoak. Beti esaten dudan moduan, emozioak baitira gure oroitzapenen oinarria. Zirrara handi batekin loturiko bizipenak geratzen dira finkoen gordeta gure memorian.


Gaur egun, Oiartzun Karabanak enpresa-talde bilakatu da, enpresa bakoitza bere espezializazio-alorrarekin, bezeroari esperientziarik onena eskaintzeko. Hori horrela, Vektor etxearen esku ipini da alor horietako bat (Caravanas Oiartzun Zone, mendizaletasunean, mendi-lasterketetan eta kirol-modan espezializatutako alorra), enpresaren digitalizazioa hobetzeko. Lehendabiziko lana izan da onlineko salmentetara bideratutako webgune bat sortzea. Baina geratzen da oraindik ere makina bat egiteke! Erronka zera da, denda fisiko bat bisitatzean sortzen diren zirrara horiek digitalki ere sentitu ahal izatea. Eta, jakina, bezeroaren esperientzia beti zinez asegarria izatea, bai nabigatzean, bai erosketa amaitzean.

Caravanas Oiartzun Zone webgunean utziko zaituztet

Por: Sergio Huerta