PICNICDULCE.COM WEBGUNEKO BEA ETA JAVI EZAGUTZEN

PICNIC DULCE

Ideia onak noiznahi agertzen dira. Denok izaten ditugu burutazio onak eta interesgarriak, baina oso pertsona gutxik izaten dute energia eta gogoa horiek garatzen saiatzeko. Gehienok baztertu egiten ditugu burura datozkigunak, astirik ezaren aitzakiarekin. Baina gure adiskide Javik eta Beak heldu egin zioten erronkari. Biak arkitektoak dira eta bi seme-alaba dituzte, eta, guraso guztiek dakiten moduan, eguneroko martxan orduak falta zaizkie guztia egin ahal izateko. Eta horixe izan zen, hain justu, picnicdulce.com ataria sortzeko akuilua: ospakizunak erraz, modu praktikoan eta gustu onez gozatzeko modu bat sortzea.

Bea eta Javi Candy Bar edo gozoki-mahaiak antolatzen hasi ziren Alba eta Jaime seme-alabentzat, baita ilobentzat eta senideentzat ere. Beren gustu onari eta profesionaltasunari esker, adiskideentzat eta bestelako ekitaldietarako ere hasi ziren antolatzen. Hala ere, Jaimeren urtebetetzea ospatzen ari ziren batean, buruak klik egin zien: «Ez al litzateke errazagoa guztia kutxa batetik ateratzea? Behar den guztia bilgarri berean edukitzea?». Askok eta askok izaten ditugu galdera horiek buruan halako egoera batean, baina Bearentzat bultzada erabakigarria izan zen picnicdulce.com sortzeko. Helburua, garbia: guraso guztiei ahalik eta erosoen laguntzea urtebetetze jaiak, bataioak, jaunartzeak eta halako ospakizunak antolatzen, baina baita ezkontzak, piknikak eta imajina dezakegun beste edozer ospakizun ere.
Zure ospakizunei osagarri bat gaineratzeko modu erraza, azkarra, erosoa eta gustu onekoa.

PICNIC DULCE
PICNIC DULCE

Horregatik, picnicdulce.com egitasmoaren sortzaileak Vektorrekin ipini ziren harremanetan, ordura arte ahoz aho eta Instagramen bakarrik mugitzen zen proiektu bati forma emateko. Erabateko pozez hartu genuen lankidetza-eskari hori, eta gure aletxoa jarri genuen sortzaileen ilusioa sendotzeko. Hala, www.picnicdulce.com webgunea abiarazi genuen. Kudeaketa profesionalizatzeko modu bat da, picnicdulce.com merkatu askoz zabalago batera iritsi dadin eta mundu guztiak aukera izan dezan ospakizunak gozoki-mahai batekin gozatzeko.

Proiektu guztiek bezalaxe, ahalegina eta dedikazioa eskatzen du, baina nabarmendu behar da Beak eta Javik oso argi zutela zer nahi zuten www.picnicdulce.com webgunerako. Eta oso samurra izan zen lan hori bideratzea, guztia egokitzen joan baitzen pixkanaka-pixkanaka.

Guri poza ematen digu proiektu gazte hauek Vektorrekin kontatzen dutela ikusteak, eta www.picnicdulce.com webgunea hazten ikustea espero dugu. Ea luzaroan gozatu dezakegun haien ospakizun gozoez!

Orain, badakizue: edozer ospakizun duzuela ere, lagun izango duzue www.picnicdulce.com

Por: Sergio Huerta