SARE SOZIALETAN SALDU DAITEKE; ZENBAT DENBORA BEHAR DA HORRETARAKO?

Galdera horixe egin zidan ezagun batek, zeina oso kezkaturik baitago bere enpresako salmentekin, bizi ditugun une hain latz hauetan.

Hona hemen nire erantzuna:

01

Kontuan hartu behar da zure negozioa B2B edo B2C den.

Lehendabiziko kasuan, zentratu batez ere LinkedInen, baita Twitterren ere. Bigarrenean, zure xede-publikoaren arabera egin beharko duzu hautua.


02

Ez espero berehalako emaitzarik,

nola eta ez diozun jo eta su ekiten parez pare duzun bakoitzari… Izan ere, lortuko duzu emaitzarik, baina erabat galdu dezakezu irudia bide horretatik ekinez gero. Premiaren premiaz horrela jokatu beharrean bazaude, egin gustuz eta dotoretasunez.

03

Bide luzearen aldeko apustua egiten baduzu, ezarri estrategia bat.

  • Zer-nola posizionatuko naiz sarean?
  • Zer eduki aurkeztu dezaket?
  • Zer eratako eta estilotako argitalpenak gomendatu nahi ditut?
  • Zer-nola izango ditut harremanak nire kontaktuekin?
  • Nola bihurtuko dut nire izen ona salmenta?

04

Funtsezkoa da hirugarren puntuan aipatutako guztia,

agentzia batek kudeatu behar badizkizu sare sozialak. Eskatu kalitatea kantitatearen gainetik. Bilatu balioa eta naturaltasuna emango dizkizuten profesionalak, eta ez «kopiatu eta itsatsi» hutsa.

05

Saiatu zirrara, informazioa eta harridura sortzen.
Eta jokatu NATURAL.

Por: Sergio Huerta